BESTELAKOAK

Literatur aldizkarien eragina euskal sistema literarioan

Beñat Sarasola, Santiago Onaindia Literatura Ikerketarako bekaren XIII. edizioan irabazlea suertatu da Literatur aldizkarien eragina euskal sistema literarioaren osaeran izeneko lanarekin. Guztira zazpi proiektu aurkeztu dira eta Sarasolak eskuratuko du 9.000 euroko beka.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ametx erakunde autonomoaren bidez eta Labayru Ikastegiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Santiago Onaindia idazlearen oroimenez, euskal literaturaren ikerketaren alorrean, bi urterik behin deitzen du Santiago Onaindia Beka saria. Euskal literaturaren alorreko ikerketa sustatzea du helburu Santiago Onaindia euskal idazlearen omenez sortutako beka honek, eta 9.000 euroko zuzkidura dauka.

Beñat Sarasola  izan da aurtengo edizioaren irabazlea. Proiektua burutzeko epea 2014ko udazkenean amaituko da, eta gero 2015ean argitaratuko du Labayru Ikastegiak Aita Santi Onaindia Beka izeneko bilduman.

Lan honen hipotesi nagusia honakoa da: XX. mendean, eta batez ere 36ko gerraren ondorenean, literatura aldizkariek garrantzi funtsezkoa izan zuten euskal sistema literario modernoaren osaeran, eta gaur egun gure literaturaren erdigune den belaunaldiarentzat (40ko eta 50eko hamarkadetan jaioak) ezinbesteko bitarteko eta heziketa literarioa izan ziren.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button