MUSIKA

Eskuernaga herrian, Hil Faborez Fest

Maiatzaren 11n, Eskuernaga herriko Ibaiola Harrietan (Hilerri paganoa) Hil Faborez Fest egingo dute. Antolatzaileek adierazi dute punkpostmetalstonerpophardrocker jaialdi liluragarria izango dela.
“Gogo haundiz hemen duzue Hil Faborez Fest DIY jaialdiaren kartela!! Jakingo duzuen bezala jaialdia maiatzaren 11an izango da, eta ez dugu topatu toki hoberik egun hau elkarrekin disfrutatzeko Eskuernagako Ibaola Harrietan. Kanpatzeko gunea egongo da, afari goxo goxoa eta musika giro bikaña!! Balizko etekinak espetxeen aurkako borrokara bideratuko da. Anima zaitez egunaz gozatzera!!”

Egun horretan talde pilo bat bilduko dira oholtza gainean. Lehenak Ezezez bilbotarrak izango dira. Talde erakargarri horrek ere EHZ jaialdian, BBK Live jaialdian eta datorren astean, Orozkorock 2024 jaialdian haizatuko ditu bere kanta ederrak.
Talde horrekin batera, Blakkat Mentxu, Los Conejos, Armarri, Agur, Psycho Rebel Front, Difuntos Telaraña, Ventilador eta The Covenant arituko dira.

Informazio zehatzagoa jaialdiaren instagram sarean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button