BERTSOTAN

Aurtengo “Bertso Udalekuak” hastear

Bertso Udalekuak hasteko daude. Bost txanda antolatu dituzte aurten: Orion (Gipuzkoa), Irañetan (Nafarroa), Muxikan (Bizkaia), Idauze-Mendin (Zuberoa) eta Zuhatzan (Araba).  Toki horietan, 200 bat lagun bilduko dira, guztiak 9 eta 18 urte bitartekoak.

Aste buru honetan, uztailaren 7an, Orion hasiko da lehen txanda. “San Fermin egunean hasi eta 13ra arte Itxaspe baserria izango dute bizitoki. Hura bukatzerako, uztailaren 10ean, Juantzirena aterpetxea bertsoz beteko dute Irañetan 30 bat gaztek. Izena eman duten helduenek Muxikan eta Idauze-Mendin agurtuko dute uztaila. Azkenik, Zuhatzako udalekuek itxiko dute denboraldia, abuztuaren 20tik 24rako planarekin. Eta gero berriro ere martxoari begira izena emateko…”.

Udalekuak Euskal Herri osoko ikastetxe publiko, kristau eskola zein ikastoletan egin den bertsolaritza lanketaren ondorio naturala da. Horretan sekulako lana egiten baita: 507 ikastetxetan landu da eta 26.300 ikaslerengana heldu da. Zeregin horretan, 47 irakasle aritu dira. Bestalde, 123 herritan izan dira martxan bertso-eskolak, eta gaztetxoek zein helduek osatutako 237 talde aritu dira astetik astera bertsolaritza lantzen; 1.508 ikaslerekin abiatu zuten iazko udazkena.

Aurrera gazteak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button