BERTSOTAN

Kattin Madariaga txapeldun Nafarroako Eskolartekoan

Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 40. edizioa Leitzan jokatu da. Ekimenean hamar bertsolari gaztek hartu dute parte: Aner Arkauz Lazkano (Lakuntza), Ekain Telletxea Odriozola (Donamaria), Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), Maddi Barandiaran Leitza (Bakaiku), Olaia Leitza Errazkin (Arbizu) eta Xabier Arkauz Lazkanok (Lakuntza).

Horien artetik Kattin Madariaga gailendu da eta  berak jantzi du txapela. Xabat Illarregi Marzol Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunaren eskutik jaso du txapela.
Bere atzetik, txapeldunorde, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izango dira Nafarroako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan. Beste sari bat ere izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, Oinak buruan saria, eta hori ere Kattalin Lizarragak eskuratu du.

Show More

Related Articles

Back to top button