
Haur eta gaztetxoentzako literatura sustatzea helburu duen Lizardi Literatura Sariaren 45. edizioak lanak bidaltzeko epea zabaldu du. Aurtengo edizioa haur literatura saria izango da, 7-12 urte arteko irakurleei zuzendutakoa. Irabazleak 5.500 euroko saria jasoko du.
Lanak uztailaren 10era bitartean aurkeztu daitezke, bai posta bidez, baita posta elektronikoz ere. Lanak jatorriz euskaraz idatziak izan behar dute, originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak, eta partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkeztu dezake. Lanon luzera: 22.000-34.000 karaktere bitartekoa izango da.
Aurtengo edizioko epaimahaian egongo dira Yolanda Arrieta, Nerea Loiola eta Amaia Mariezkurrena. Epaia irailaren amaieran jakinaraziko da.
Betebeharreko guztiak, hemen.



