Webgune hau (www.nontzeberri.eus) Suspergintza Elkartearen jabetzakoa da (NIF: G-48264030). Bizkaiko elkarteen erregistroan dago izen emana (1018/88 zenbakia, 1998ko maiatzaren 12an). Haren helbidea: Simon Bolivar 8b, 48010 Bilbao; telefonoa: (34) 944 02 90 92 eta posta elektronikoko helbidea: nontzeberri@nontzeberri.eus.
Domeinuaren izena Nontzeberri da eta Suspergintza Elkartearen jabetzakoa da.
Aplikatu daitezkeen legeria eta jurisdikzioa
Orokorrean, webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak espainiar legeriaren eta jurisdikzioaren eraginpean daude.
Datu Pertsonalen Babesa
Web gune honek datu pertsonalen babes politikari buruzko informazioa eskaintzen dio erabiltzaileari eta horrek askatasunez eta borondatez erabaki dezake Nontzeberrik eskatu ditzakeen datu pertsonalak eman edo ez.
Datu Pertsonalen Babeserako, abenduaren 13ko, 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duenaren arabera, erabiltzaileari jakitera ematen zaio berak borondatez ematen dituen datu pertsonalak eta Internet-eko web orrietatik nabigatzen ibiltzearen ondorioz lortu daitezkeenak, eta baita edozein kontsulta, eskaera edo hainbat zerbitzu kontratatzeagatik lortu daitezkeenak ere, guztiak Suspergintzaren fitxategian sartuko direla.
Aurreko guztiarengatik, Suspergintza aipatutako fitxategien arduraduna bihurtzen da (gaur egungo helbidea Bilboko (Bizkaia) Simon Bolivar kaleko 8b zenbakia da); erabiltzaileak edozein unetan du datuok ikusteko, zuzentzeko, moldatzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubidea, eta horretarako mezu bat bidali dezake helbide honetara posta elektroniko bidez: nontzeberri@nontzeberri.eus.
Erabiltzaileak egiazkoak, zehatzak, osatuak eta gaurkotuak diren datuekin bete beharko ditu inprimakiak; faltsuak, zehaztugabeak, osatu gabeak eta gaurkotu gabeak diren datuak emanez gero, Suspergintzari edo besteren bati sortu diezazkieketen kalteen edo galeren erantzule bakarra bera izango da.
Halaber, Suspergintza datu pertsonalak sekretuan gordetzeko eta helburu komertzialak direla-eta inori ez azaltzeko konpromisoa hartzen du, izaera pertsonaleko datuen babesari buruz indarrean dagoen legeriak, abenduaren 13ko, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak jasotzen duena aintzat hartuz.
Aldaketak
Suspergintzak erreserbatua du web guneko terminoak eta baldintzak aldatzeko, mugatzeko edo indargabetzeko eskubidea. Fundazioak aldaketaren bat sartzen badu testu berria gune honetan bertan argitaratuko da eta erabiltzaileak une bakoitzean indarrean egongo diren baldintzen berri izateko aukera izango du. Edozein kasutan, erabiltzailearekiko harremana gunera sartzen den unean indarrean dauden arauen araberakoa izango da.
Webgunea erabiltzeko baldintzak
www.nontzeberri.com gunearen bidez erabiltzaileak harpidetza egiteko, publizitatea kontratatzeko edo zerbitzu bat eskatzeko bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna.
Oro har erabiltzaileak web guneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraikiz erabiltzeko betebeharra du, besteren artean, bertako edukiak merkataritza-xedetarako ez erabiltzeko, bertako edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueratan ez erabiltzeko.
Nontzeberrik ematen du bide besterenak diren Interneteko helbidetara sartzeko, baina Suspergintza ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaz ere.
Erabiltzaileak bere iritzi edo iradokizunak helarazteko edo Nontzeberrirekin harremanetan jartzeko honako posta elektronikoko helbidea erabil dezake: nontzeberri@nontzeberri.com
Jabetza intelektual eta industriala
Suspergintzaren jabetzakoak dira Nontzeberriko diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, Nontzeberriren ikur bereizgarri edo logotipoak, markoak, iragarki-bandak, softwarea eta bestelako sorkuntzak. Era berean, Suspergintzak legez eta modu esklusiboan ditu haiek ustiatzeko eskubideak.
Erabiltzaileak web orriko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; www.nontzeberri.com guneko edukiak baimenik gabe merkataritza-helburuetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea edo banatzea debekatuta dago, betiere Suspergintzaren aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean, eta hala badagokio, dagokion eskubideen jabearena.
Suspergintzak baimena ematen du beste web orrietan bere edukiak aipatzeko.
Nontzeberrin egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du Suspergintzak, aurrez abisurik igorri gabe ere; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu, handitu, edo itxuralda dezake nahi duenean.