ARTEA

Desagertzear zeuden dantzak, musikak eta jantziak

Argiaren itzala. San Telmo Museoa, dantza laborategia erakusketa bertan zabaldu da eta ekainaren 21era arte egongo da zabalik. San Telmok, Argiak eta Ikerfolkek egin dituzte ekoizpen lanak eta Argia dantza talderen bilakaera du ardatz, eta bere azken 60 urteetako testuingurua, irudiak, doinuak eta jantziak bildu dituzte museoan. Betiko legez makina bat jarduera paralelo atondu dira, tartean, solasaldi eta hitzaldi bana, tailerrak eta bisita gidatuak.

Erakusketa sarrera eta bi gune nagusitan dago antolatua, arkupea eta plaza. Ikusgai jarri diren piezen artean, “Argiaren funtsetako dantzarako tresnak, arropak eta garaiko irudien artxibo handia daude. San Telmok bere bildumako hamabost bat pieza jarri ditu, tartean Darío de Regoyosen margolan bat, XVIII. mendeko egurrezko kutxa baten aurrealde landua, eta hainbat grabatu eta akuarela. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko eta Udal Liburutegi Nagusiko maileguak eta artxibo partikularretatik etorritako pieza, liburu eta dokumentuak ere biltzen ditu erakusketak”.

Argia taldeak, herriz herri egindako landa-lanaren bidez, desagertzear zeuden dantzak, musikak eta jantziak berreskuratu zituen, eta ikerketa lan hori funtsezkoa da egungo euskal dantza ulertzeko. Argiaren itzala erakusketak  bidai horretan murgilduko du ikuslea.

Show More

Related Articles

Back to top button