ESZENA

Ezer ez delako amaitzen

Ezer ez delako amaitzen egitasmoak 1936ko estatu kolpe frankistaren ondorioz erbesteratutako haur euskaldunen memoria du abiapuntu. Gerrako haur haien memoria eta gaurko gazteen ahotsa elkartuko dira oholtza gainean. Ikusgarria hainbat tokitan plazaratuko da, baina estreinaldia bihar, hilak 24, egingo da 19:00etan, Barakaldoko Clara Campoamor aretoan.

Memoria historikoa, transmisioa, kultur-sorkuntza eta omenaldia uztartzen dituen egitasmoa Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Loraldiak ondu dute Euskal Herriko bost ikastetxerekin elkarlanean.
Ezer ez delako amaitzen ez da ikuskizun soil bat. “Intxortak bi ikasturtetan garatzeko planteatu duen egitasmo zabal baten lehen fase nagusia da, eta hiru ekintza osagarri ditu: transmisio lana, ikuskizuna eta omenaldia. Hiru ardatz horien bidez, memoriaren lanketa ez da azalpen teoriko hutsean geratzen; hezkuntzara, sorkuntzara eta aitortza publikora eramaten da”.

Egitasmoak “iragan hurbil hori gogora ekartzen du, baina ez du oroimenera mugatu nahi; gaurko munduarekin lotu nahi du, faxismoaren gorakadarekin, gerra egoerekin, lekualdatutako edo erbesteratutako umeen errealitatearekin eta gizarte gisa ditugun erronka etiko eta politikoekin”.

Igor Martín de Vidales ikuskizunaren gidoiaren egilea eta zuzendari artistikoa da.

Hurrengo saioa maiatzaren 1ean egingo da, 19:00etan, Durangoko San Agustin Kulturgunean.

Show More

Related Articles

Back to top button