LITERATURA

BizkaIdatz XVIII. Literatura Saria

Bizkaiko Foru Diputazioak antolatzen duen BizkaIdatz XVIII. Literatura Saria abian da.  Ekimenaren helburua bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatzea, indartzea eta sustatzea da.

Bertan hamasei urtetik gorako pertsona fisikoak aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak, originalak, eta aurretik argitaratu gabeak izango direnak.
Parte hartzen dutenek baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar dute: Bizkaian jaioak izatea, bestela, erroldatuta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen denean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaian erroldatuta egon izana.  Aurreko bi edizioetan, edozeinetan, lehen saria irabazi duten pertsonek saririk jaso ez zuten modalitatean bakarrik parte har dezakete aurtengo deialdian (euskaraz edo gaztelaniaz).

Sariak bi istorio proposatuko ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, eta idazleek hartu beharreko erronka istorio horri amaiera ederra ematea izango da.
Aurten bi istorio hauetako bat jarraitu behar da: Itsasoaren doinua, Haizea Lópezek idatzita, eta Las ideas prietas, Gaztea Ruizena.

Hemen dituzue betebeharreko baldintzak.

Show More

Related Articles

Back to top button