ESZENA

Amaitzear da Antzerki Garaia jaialdia

Antzerki Garaia jaialdia urtarrilaren 9tik apirilaren 24ra bitartean izango da Ordizian eta Beasainen, hortaz, ekimena azken egunetan da.

Programazioaren barruan zortzi obra izan dira ikusgai, sei euskaraz eta bi gaztelaniaz.
Azken egunerako, Ordiziako Herri Antzokian, Txalo Produkzioak ekoizturiko Trajea izeneko obra programatu da.

Obraren sinopsia hauxe duzue: Hiriburu handi bateko saltoki ospetsu batean, beherapenak eskaintzen dituen lehen eguna da. Jende ugari bertaratu da eta istripu bat izan da. Segurtasun zaindaria, traje bat erostera etorri den enpresaburu bati galdetzen hasiko da, bere ustez, gertaerarekin zerikusia izan duelako. Baina zein da egia?  Ze arrisku izango du bi pertsona hauentzat? Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza izango dira ekoizpen bizkor, korapilatu, itogarri eta batez ere barregarri honetako protagonistak, eta gaurkotasunez betetako komedia zoragarria bihurtuko da.

Show More

Related Articles

Back to top button