ESZENA

Desobedientzia borroka-praktika gisa

Hil honi antzerkiarekin esango diote agur Santurtzin. Bertako Serantes Kultur Aretoan, apirilaren 30ean, 20:00etan, Tanttaka Teatroaren Desobedientes 18/98 pieza ikusteko aukera egongo da. Fernando Bernuések eta Mireia Gabilondok zuzendu dute lana, non antzezleak Miren Arrieta / Aiora Enparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa Errasti, eta Omar Somai antzezleak izango diren.

“Ainhoa Zientzia Politikoetan doktoratu berri da eta doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Tesiak desobedientzia zibila jorratzen du gure demokrazietan indarrean dagoen eta beharrezkoa den borroka-praktika gisa, eta, aldi berean, esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten du. Bestetik, funtzioak bete-betean murgilduko gaitu, Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuta, 18/98 sumarioaren makro prozesu judizial polemikoan, zeinetan eskubide zibilak gizarte-mugimenduei lotutako oinarri batetik defendatzen zituzten hainbat pertsonaren prozesamenduaren lekuko izan baikinen. Epaiketatik unibertsitatera eta unibertsitatetik mundura, antzezlanak desobedientzia zibilaren oinarrietara eramango gaitu, eta haren funtzionamenduaz eta egungo gizartean dugun haren premia eta pertinentzia azalduko dizkigu”.

Show More

Related Articles

Back to top button