MUSIKA

Euskarazko musikagintzaren genealogia berri bat

Euskarazko musikagintzaren genealogia berri bat izenburupean, Kanterri euskal kantagintzaren inguruko egitasmoak bosgarren ikastaroa antolatu du uztailaren 2 eta 3an Oiartzungo Udalbatza Aretoan. Izen ematea gaur berton, hilak 28, zabalduko da maiatzaren 28ra bitartean.

Ikastaro eder horretan hainbat gai aztertuko edota tratatuko dira, eta hala, euskaraz egin den musikaren eta literaturaren arteko loturaz arituko dira. Beste lan -ildo bat kantagintzaren ekarpen historikoaz gogoeta egitea izango da. Letrak sortzen trebatzeko laguntza eta kantagintzaren transmisiorako baliabideak ere eskainiko dira, eta azkenik, elkarrekin kantatzen dugunean ahozko kantagintza aztertuko da.

Hori guztia  bi egunetan egingo da aditu askoren eskutik. Hala, uztailaren 2an, Iratxe Retolazak euskal kantagintzaren genealogia feministaz arituko da goizean. Bere ostean,  Iraia Cambrak euskal musika-eszenako emakumeen presentzia aztertuko du. Arratsaldean, Leire Casamajou, Maixa Lizarribar eta Frank Dolosorrek Merezi duten doinua izeneko mahai-inguruan parte hartuko dute.

Jone Expositok zabalduko du bigarren eguna Elkarri begira ikusten gara hitzaldiarekin. Horren ostean, Udane Barinagarementeriak Errebolta baten genealogia feministaz hitz egingo du. Bi egunak musikarekin amaitzeko kantusaioa antolatu da: Hiru emazte kantari gogoan. Bertan, Estitxu, Lurdes Iriondo eta Maite Idirinen kantak gaurkotuko dituzte Maider Bedaxagar, Maialen Alfaro eta Naia Roblesek.

Interesa baduzue eman zuen izena hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button