ESZENA

Miren Tirapuk “Atte hil aurretik” antzezlana aurkeztuko du Azkoitian

Miren Tirapu aktoreak Atte hil aurretik obra taularatuko du igandean, Azkoitiko Matadeixen, 19:00etatik aurrera. Maika Etxekopar da obraren zuzendaria. Antzezlanak, gainera, ZuBi 2015 saria jaso du.

Sinopsiak hauxe kontatzen du: “Maxusek ipuin bera kontatzen zion gauero bere biloba Aneri. Duela bi hilabete, baina, Anek azkenekoz entzun zuen ipuin hori. Inauteriak iristean, Anek Erremosenea baserriko harategira joatea erabakiko du, urtero bezala ospatzera. Amonak lagatako hutsuneak eta inauteriek lur jota utziko dute Ane, eta argitara aterako da amonak kontatzen zion ipuin haren benetako esanahia.

Gure eguneroko bizimoduan, harreman botereetan gabiltza une oro. Eta bi aukera daude: joera nagusiari jarraitzea, errekako korronteak arrastaka eramaten dituen hostoen pare, edota aktiboki parte hartu eta garaitzea. Inguruak zenbateraino baldintzatzen gaitu erabakitzeko orduan? Zenbateraino gara geure erabakien jabe? Komediaren eta tragediaren bideei jarraituz, sekretuen mundura barneratuko gara. Eszenografiak, argiek, espazioaren trataerak eta denborak nahiz pertsonaiek mundu irreal baterantz eramango dute ikuslea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button