LITERATURA

Miguel de Unamuno saiakera sariketaren XXIV. edizioa

Bilboko Udalak gaur, otsailak 15, ireki du Miguel de Unamuno saiakera sariaren edizio berriaren proposamenak aurkezteko epea. Sari hauen lehen edizioa 1999an ospatu zen, idazle, pentsalari eta filosofo bilbotarra omentzeko. Aurten, deialdi berri honen originalak jasotzeko epea apirilaren 30ean itxiko da. Betiko legez, bi modalitate antolatu dira, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa, eta biek 6.000 euroko saria izango dute.

Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12 letra tamaina), 1,5 espaziotan idatzita.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariketaren XXII. edizioan parte hartzen duten saiakeragileek beren lanak formatu digitalean bidali beharko dituzte Udalaren web orriaren bidez, www.bilbao.eus/unamunosaria helbidean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button