IKUS-ENTZUN

Nafarroako Filmotekan Turkiako zinema pantailaratuko dute

Maiatzeko ostiraletan Turkiako zineman sakontzeko proposamena dakar Nafarroako Filmotekak. Guztira bost saio programatu ditu lurralde hartako zinematografiara gerturatzeko.

Joan den astean izan zen lehen emanaldia, eta ostiral honetan, Semih Kaplanoglu zuzendariaren Bal (2010) filma pantailaratuko da. Lanaren korapiloa hauxe duzue:  “Yusufek sei urte ditu eta oraintxe hasi da eskolan, irakurtzen eta idazten ikasteko. Bere aita Yakup erlezaina da. Basoetan sartzen da erregularki, erlauntzak zuhaitz garainetatik zintzilikatzeko. Baso menditsua misterioz beteta dago Yusufentzat, eta aitari laguntzen gozatzen du. Harik eta egun batean erleak desagertu eta Yakupek basoan barneratzea  erabakitzen duen arte, zer gertatu den jakiteko”.

Hurrengo asteetako saioak honako hauek izango dira: Nuri Bilge Ceylan zuzendariaren Erase una vez en Anatolia (Bir zamanlar Anadolu’da, 2011); Yilmaz Erdogan zuzendariaren El sueño de la mariposa (Kelebeğin Rüyası, 2013); eta Çağan Irmak zuzendariaren Susurra si me olvido (Unutursam Fisilda, 2014).

Xehetasun gehiago: Nafarroako Filmoteka

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button