LITERATURA

Susa argitaletxearen azken argitalpenak

Egunotan, Susa argitaletxeak liburu eder bi kaleratu ditu: Gotzon Barandiaran idazlearen Galbahea izeneko poema liburua, eta Iñigo Astiz idazlearen Monogamoak izeneko ipuin liburua.

Galbahean jarri ditu Gotzon Barandiaranek bere hitzak, oroimenak, usteak, eta maitasuna.  Eta hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du bere hirugarren poema liburuan. “Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra.”

Iñigo Astiz idazleak ipuinak dakartza oraingo honetan. “Opari osagabe baten oroitzapena, hildakoen ilarak eta hiltzaileenak, Lizasoko komuna eta haren itzalean hartutako bainua, biribilguneen utopikoak, gazte bat pintadak garbitzen, andre bat katu baten marruen eta amaren azken egunen artean, sasoiz kanpoko norbaiten itzulera, infinitura multiplikatutako tximinoak, balizko pailazo bat, txanpon-makinen zarata eta hondoko konplizitatea, une batez den-dena geratu uste izan zuen isiltasun bat”.
Iñigo Astiz aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dituen sokez ari da, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz, eta beti nire, argitasunez eta ironiaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button