ESZENA

Getxo Eszena Kalean zikloaren bigarren edizioa

Maiatzaren 2tik aurrera, eta larunbatetan, adin guztiei zuzenduriko antzerki, dantza, zirkua eta bestelako ikuskizunekin gozatzeko aukera egongo da Areetako Geltokia plazako anfiteatroan. Euskal Herrikoi, Kataluniako, Valentziako, Portugaleko eta Frantziako konpainiek 14 ikuskizun plazaratuko dituzte.

Asteburu honetan, maiatzak 2,  abiatuko da ekimena Jimena Cavalletti taldeak egingo duen B.O.B.A.S. Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales piezarekin. “Musika banda apal batek ehorzketa zeremoniak antolatzen ditu, baina oraingoan apaiza eta hildakoa ez dira iristen. Familiarekin eta lagunekin oso itxaronaldi deserosoa partekatzen dute. Tronpeta, bonbardinoa, kaxa eta platertxoarekin, B.O.B.A.S-ek egoera dramatiko bat istripu-komedia bihurtzen du. Clown klasikoko hirukote honek, garaikidea izateaz gain, hildakoaren atzerapena baliatuko du oinarrizko gauzei barre eginarazteko”.

Horren ostean, 19:30ean, Menakoz Dantza Taldeak Suak zu izeneko dantza egingo du. “Suaren inguruan dantzan ezagutu izan ditugu sorginak. Sua ere gure arbasoek erabili ohi zuten eskuak berotzeko. Sua erabiltzen dugu kozinatzeko. Edo erretzeko. Eta berotzeko. Baita bere inguruan dantzatzeko ere. Etxeko ikur eta etxeko jeinu. Eskaintzeko eta eskatzeko. Euskal kantagintza tradizionalaren, euskal dantzaren eta euskal ohituren berrantolaketa eta birmoldaketa ikuspegi sortzailea. Dantzaz, musikaz, kantuaz eta antzerkiaz jositako ikuskizun multidiziplinarra da pieza hau”.

Datozen asteetako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button