LITERATURA

Idoia Santamariak irabazi du X. (H)ilbeltza beka

(H)ilbeltza bekak euskarazko nobela beltza sustatzen du. Aurten, Fiedrich Dürrenmatt idazlearen Das Versprechen eleberriaren itzulpena egiteko egin da deialdia Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak deituta.
Beka Idoia Santamariari egokitu zaio, bekara aurkeztutako 11 laginak aztertu ondoren. Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu orain, eta beste 3.000 lana akitzerakoan. Ongi bidean, 2027ko abenduan argitaratuko du Txalaparta argitaletxeak, eta 2028ko ilbeltzean aurkeztuko dute lana, (H)ilbeltza ekimenean.

Idoia Santamaria itzultzailea da, eta bere eskutik pasatu dira Marx, Sebald, Bachmann eta Durrenmantt idazleen lanak.

Bekari esker, 2019an, eleberri beltz hauek argitaratu dira: Miel A. Elustondoren Kezko bola batek itoak birikak; Patricia Highsmith estatubatuarraren Lardaska, Josu Barambonesek euskaratua; Miren Gorrotxategiren Sotoan gordeak; Massimo Carlotto italiarraren Agur, maitea, ikusi arte, Koldo Bigurik itzulia; Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu; Fred Vargas frantsesaren Altxa, hildakoak, Beñat Irastorzak euskaratua; Joxan Oizen Amazurtza; eta argia ikusten azkena, Guillem, Nuria Cadenesek idatzi eta Amaia Apalauzak euskarara ekarria. Eta bidean da Gaizka Sarasolarena, aurten argia ikusiko duena.

Show More

Related Articles

Back to top button