ESZENA

Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia

Gaur hasita eta igandera bitartean, Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXIX. Jaialdia izango da Arrigorriagan. Ekimenaren barruan clown ikastaroak, eta makina bat ikuskizun programatu dira: musika, kale antzerkia, zirku modernoa, aire akrobaziak eta umorea. Gainera, Itsasoa. Zaborrez egindako artea erakusketa, maiatzaren 2tik 12ra egongo da ikusgai udaletxeko Euskalduna Berria erakusketa gelan.

Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren ekitaldiak herrigunean,  eta Abusu eta Lamiarreketa auzoetan izango dira. Aurten euskal konpainiak eta emakumeen presentzia nabarmenduko dira. Herrira etorriko diren 13 konpainietatik 6 Euskal Herrikoak izango dira, eta 7 emakumezkoen konpainiak. Kanpotik datozenak Norvegia-Argentina, Frantzia eta Polonia herrialdeetatik datoz.

Gaur berton honako piezak antzeztuko dira: Sweet Home On Wheels, Bajo Zero, Into The Wild eta La Calle Es Nuestra.

Larunbateko saioen artean Pirritx, Porrotx eta Marimotots euskal pailazoen Ez Gara Jaitsiko izeneko saioa nabarmendu behar da. “Marimotots zuhaitz baten gainera igo da, handik Lurra hobetoikusteko. Pirritx eta Porrotx haren atzetik joango dira, eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrik adar, imajinatu ere egingo ez lituzketen lekuetara helduko dira.

Egun guztietako programazio hobeto ikusteko: Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button