
Joan den asteburuan, Laudioko Kasinon, Arabako Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren saioa jokatu zen. Bertan Manu Bendala, Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Aitor Ugarte, Hegoi Amabizka, eta Ekaitz Samaniego aritu ziren jo eta su.
Lan denak bukatuta Peru Abarrategik punturik gehien metatu zituen eta ondorioz, Aramaioko finalaurrekora zuzenean pasatu da.
Hurrengo saioa, otsailaren 21ean izango da Izarrako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.



