BERTSOTAN

Bertsoaren mundu osoa, Bertsoaroa ekimenean

Iruñean, otsailaren 3tik martxoaren 12ra arte, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale elkarteak antolaturiko Bertsoaroa programaren hogeita hamabosgarren edizioa garatuko da.

Betiko legez, bertsoaren mundu oso bat bilduko da ekimenean, eta hala, gazteek eta beteranoek parte hartuko dute elkarrekin bi bertso jaialditan, bertsolari gazteen emanaldiak antolatuko dira, eta bertso saio elektroniko eta literarioak ere programatuko dira, bai eta haurrentzako tailerrak eta zikloaren amaierako afaria ere.

Bihar bertan, otsailak 3, abiatuko da ekimena Bertso Trama batekin, 19:00etan, Kondestable Civivoxeko patioan. Bertan, Beñat Astiz, Ekain Tolaretxipia, Idoia Granizo, Izaro Bilbao, Jabi Lezaun eta Libe Goenaga bertsolariak bilduko dira. Iratxe Legarra eta Patxi Bueno gai jartzaileek proposatutako istorioari bertsotan jarraitu beharko diete saioan izango diren bertsolariek.

Aste honetan ere, otsailak 5, Bertso Jaialdia antolatu da,19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Bertan ere, Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da. Parte hartuko duten bertsolariak: Eki Mateorena, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Maider Arregi, Sarai Robles eta Xabat Illarregi. Ander Aranburu arduratuko da gaiak jartzeaz, eta, haiei kantari arituko dira ibilbide ezberdinetako sei bertsolari.

Datozen asteetan egingo diren saioen gaineko informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button