
Lilibertso Bertso Eskolak antolaturiko Busturialdeko Bertsolari Txapelketak azken kanporaketa egingo du gaur. Eta horretarako Errigoitiko Ikuilu Txokoan bilduko dira Lurdes Iriondo, Iker Uriarte, Ibai Amilategi, Ander Elortegi, Koldo Geruzaga, eta Enare Muniategi bertsolariak.
Txapelketak hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Joan den hilaren 20an abiatu zen Belendizko Txokoan, 20:00etan, Onintza Enbeita, Eider Fernandez, Beñat Bilbao, Nagore Beitia, Janire Arrizabalaga, eta Xabier Enbeitarekin.
Hilaren 27an izan zen hurrengo hitzordua Muruetako Eskola Zaharrean. Hantxe Aitor Etxebarriazarraga, Helena Yerga, Koldo Muñiz, Mikel Retolaza, Asier Galarza eta Julen Ibarguengoitia aritu ziren.
Gaurkoaren ostean finalari begira jarriko dira protagonista guztiak. Finala martxoaren 14an izango da Gernikako Astran.



