BERTSOTAN

Bihar, Hernandorena txapelketaren finala

Maiatzaren 11n, Hernandorena txapelketaren finala izango da Senpereko Larraldean, 19:00etan.

Beharrezkoak ziren kanporaketak jokatu eta gero, azkenik final handiaren eguna heldu da, eta diogun moduan, bihar, Herri Urrats egunaren bezperan, Hernandorena Bertsolari Gazteen Sariketaren finala egingo da.

Finalera sailkatutako bertsolariak hauexek dituzue: Haira Aizpurua Ibargarai, Irantzu Idoate Funosas, Maddi Aiestaran Iparragirre, Izaro Bilbao Arostegi, Jon Mendiluze Mujika eta Danel Herrarte Nafarrete.

Xalbat Alzugaray arituko da gai-jartzaile lanetan eta Zuhaitz Olazabal, Iban Thikoipe eta Ainhoa Sarasua epaile lanetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button