IKUS-ENTZUN

Txinako filmografiari begirada bat

Qili Fundazioak eta Nafarroako Filmotekak Huafilmak izenburupeko zinema-ziklo bat antolatu dute hil honetarako. Hiru lan pantailaratu dira, eta azkena, gaur berton ikusi ahalko da.

Zikloak  “Txinako eta inguruko errealitate desberdinak deskubritzera gonbidatzen gaitu, estereotipo eta begirada sinplifikatzaileetatik ihesiz. (…) Txinatar Mundua Mendebaldetik nola begiratzen dugun hausnartzea proposatzen du, hainbat narratibaren bidez. Zinemaren historia handietatik hasi, dokumentalaren esperientzia zuzeneraino, diasporaren narrazio intimoa barne. Txinari buruz ez ezik, irudiak eraikitzeko moduari buruz ere pentsatzera gonbidatzen gaituzten askotariko begiradak”.

Lehen egunean, otsailak 11, El Último Emperador (Bernardo Bertolucci, 1987) lan ikusgarria pantailaratu zen. Hilaren 18n,  Blue Sun Palace (Constance Tsang, 2024) filmaren emanaldia antolatu zen.
Eta gaur, otsailak 25, Sutura simple (Laura Vargas, 2025)  eta Wuhan Zona Cero (Luis Galán, Ramón Campoamor, Haiyan Tan, 2021) filmak izango dira protagonista. Gaurko saioan aurkezpena eta solasaldia egingo da Laura Vargas zuzendari, Laura Villanueva gidoilari eta Luis Galán zuzendariarekin.

Show More

Related Articles

Back to top button