BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea amaitu da

Arabako Bertsolari Txapelketaren Horren lehen fasea hiru asteburuetan jokatu da, hiru saiotan eta hiru herritan: Oion, Laudio eta Izarran.

Joan den asteburuan itxi zen fase hori Izarran jokaturiko saioarekin. Bertan, Asier Otamendi, Danel Herrarte, Xabi Igoa, Rikardo Gonzalez de Durana, Eli Zaldua eta Maddi Agirre bildu ziren norgehiagokan.

Guztien artetik Maddi Agirrek irabazi eta lortu zuen Dulantzirako txartela.
Aurreko saioan, Laudion, Peru Abarrategik irabazi zuen finalaurrekoetarako txartela, eta Aroa Arrizubietak Oiongo lehen saioa irabazi zuen.
Hurrengo saioa, martxoaren 7ean izango da Dulantziko Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.

Show More

Related Articles

Back to top button