LITERATURA

“Lauaxeta, ametsen egilea” erakusketa

Lauaxeta poetaren jaiotzaren 120. urteurrena dela, Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria Euskal Abertzaletasunaren Museoan izango da ikusgai martxoaren 12ra arte. Erakusketa ibiltari honek Lauaxetaren figura eta haren ondare literario eta politikoa balioetsi nahi ditu.

Antolatzaileek erakusketa zertan den azaldu dute: “Hamar gaikako panelek eta poetaren ametsak artikulatzen dituzten elementu mugikorrek osatzen dute erakusketa: poesia berritzeko duen bokazioa, kazetaritzan duen inplikazioa, eraldaketa sozial eta kulturalerako duen bultzada, eta politika, kultura eta antolaketa arloetan duen harreman-sarea (Euzko Gaztedi eta Emakume Abertzale Batza, esaterako).
Hainbat argazki eta dokumentu argitaratu gabe daude, hala nola mitinetako kartelak, Arrats Beran lanaren alea, 1938ko otsailean Euzkadi egunkariaren Bartzelonako egoitzan euskal idazleen kolektiboak egin zion omenaldia, espetxeratzeko orria eta ondorengo epaiketaren testu eta dokumentu batzuk, besteak beste heriotza-zigorra ezarri zioten testua. Hurbilketa arin eta didaktikoa, literatura- eta giza irismenari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituena”.

Erakusketaren gaineko datu guztiak hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button