
Otsailaren 25 eta 26an, Kultur Leioan, Mendi Film jaialdiaren mendiko ikus-entzunezkoen produkzio aberatsa ikusteko aukera egongo da. Horretaz gain, martxoan puntako mendizale eta eskalatzaileen emanaldiak ere ondu dira bertan.
Egunotan honako titulu hauek ikusteko abagunean eskainiko da: Jon Herranzek (Getxo) Harri, Orri, Arkatz aurkeztuko du. Artea eskaladako krokisean, Expocroquis proiektuan oinarritutako filma, nazioarte mailako protagonisten testigantza garrantzitsuekin.
Un día al año, Alfonso Garcíarena (Getxo), Atxarteko inauteriei buruzko lana da. Urtean behin ospatzen da, eskaladarako egun berezia. 1975ean lehen aldiz egin zuten inauteri berezi hori oraindik ere ospatzen dute 50 urteren buruan. Filma eskalatzaile komunitate baten istorioa da.
Jon Mendizabalek (Sopela) Gorbeiako Itxina bisitatu du, eta bisita horretatik Aldabide film laburra sortru da. Gaiak abentura totala eskaintzen du, espeleobuzeoko istorio bat.
Azkenik gure mugetatik haragoko lana pantailaratuko da, izan ere, Iñigo Lamanak eta Javi Fernándezek (Urduliz) Zeelanda Berrian egin duten The Road We Never Rode bizikleta bidaian oinarritu dira.



