
Suncine, Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia da, eta egunotan Gasteizen abiatuko da, eta zehazki, otsailaren 24an eta 26an eta martxoaren 3, 5, 10 eta 12an egingo da. Jaialdia 1993an sortu zen, ingurumen gaiak eta arazoak salatu, irakatsi eta eztabaidatzeko ikus-entzunezko espazio bat sortzeko asmoz.
Zikloa gaur berton hasiko da otsailak 24 Yanuni izeneko filmarekin. Filmak Amazoniaren defentsa eta indigenen lidergoa erakusten ditu, krisi klimatikoaren aurrean. “Yanunik Brasilgo Amazoniako buruzagi indigena den Juma Xipaiaren ohiz kanpoko bidaia jarraitzen du, Xipaiako herrixka urrun batetik justizia klimatikoaren munduko lehen lerrora. Bere herriaren eta oihanaren defendatzaile nekaezina izanik, Jumak sei erailketa-saiakera gainditu ditu eta legez kanpoko meatzariei, lur-bereganatzaileei eta bere antzinako lurraldea mehatxatzen duten multinazionalei aurre egin die. Bere istorioa erretratu intimo bat eta, aldi berean, ekintzarako deialdi larri bat da.”
Egun guztietako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.



