BESTELAKOAK

Gerra-zantzuak Durangaldean

Jesus Mari Arruabarrena argazkilariak Gerra-zantzuak Durangaldean izeneko erakusketa paratu du Durangoko Arte eta Historia Museoan. Gaurtik, martxoak 20tik, aurrera ikusi ahalko da.

Gerediaga Elkarteak antolatutako erakusketa honen helburua 1936ko gerrak Durangaldean utzi dituen arrastoen bilduma egitea da.
Jesus Mari Arruabarrenak berak adierazi duen moduan: “Triskantza hura gertatu zenetik urte asko igaro diren arren eta irabazleek hura begien aurretik nahiz memoriatik ezabatzen saiatu ziren arren, gaur egun uste baino lorratz gehiago ikus ditzakegu gure inguruan”.

Laburbilduz, bisitariak honako irudi hauek ikusiko ditu: gerrari zuzen loturikoak (azpiegiturak, armak eta paisaiak), bonbardaketek utzitako aztarnak (metraila eta bonba-zuloak), hildakoen presentzia (oroigarriak eta gorpuzkiak) eta oroimen-ekitaldiak. Tartean, irudiotan hauek bezalako tokiak eta parajeak agertuko dira Otxandioko bonbardaketa, Intxortako lubakiak, Gorrien bidea, Durangoko bonbardaketa, Elorrioko bonbardaketa, Legutioko ofentsiba, Saibigain, Okildo, Motxotegi, Mirugain, Nafarrate, Iurretako San Migel elizako kanpaia,…

Erakusketa hau aitzakia paregabea da iraganeko atal ilun hura gogoratzeko eta gai latz hari, beti bezala historiaren disziplinatik begiratu beharrean, behaketa zuzena egiteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button