BESTELAKOAK

“Euskara ibiltaria” erakusketa interaktiboa, Plateruenan ikusgai

Euskaltzaindiak eta Durangoko Udalak Euskara ibiltaria erakusketa interaktiboa aurkeztu dute Plateruenan. Maiatzaren 15era arte ikusi ahal izango da. Erakusketak euskara eta euskal kultura hobeto ezagutzen lagunduko du, eta gainera bisitariak, euskararen aberastasunaz ohartzeaz gain, hizkuntza-atlas bat zer den ikusteko aukera izango du.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea helburu duena. Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.
Proiektua XX. mendeko 80ko hamarkadan abiatu zuten ikerketa baten bidez. Euskal Herriko 145 inkesta-puntu aukeratu zituzten (Araban herri bakarra, Bizkaian 36 eta Gipuzkoan ere 36, Nafarroa Garaian 27 herri, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12), 319 berriemaile eta 2.857 galdera, 1987 eta 1992 artean, 5.000 ordutik gora elkarrizketaren bidez grabatzeko.
Erakusketa “bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal bakoitzean Atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.”
Zentzumenekin ere jokatu ahal da, ikusmenaz gain, entzun egin daiteke, uki daiteke, dastatu, usaindu,…..

Erakusketa ostegun, ostiral eta larunbatetan egongo da zabalik, eta apirilaren 27an bisita gidatu bat izango da, eta maiatzaren 9an ere bai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button