MUSIKA

Hardcore eztanda Basauriko gaztetxean

Maiatzaren 18an, ostirala, eta Txarraska Basauriko gaztetxearen 13. urteurrenaren harira, hardcore estiloko kontzertu energetikoa egingo dute.

Orotara, lau talde arituko dira erritmo azkar bezain biziak zabaltzen: Al Infierno En Goitibera (Hc-Punk Laudiotik); Die Schwarzen Schafe (Punk Alemaniatik); Karbunko (Punk, LLeida), eta The Black Panthys Party (HC, Asturies). Hardcore eztanda 22:00etan hasiko da.

Biharamunean, maiatzak 19, gaztetxean bertan Gazte Eguna ospatuko dute. Egitaraua 10:30ean hasiko da, haurrentzako jolas eta tailerrekin.

Gero, 13:30ean, trikipoteoa egingo dute eta 14:30ean herri bazkaria egingo dute gaztetxean. 18:00etan Presoen aldeko manifestazioa izango da Bajo Presion taldearen zuzeneko musikarekin eta azkenik, 22:00ak bueltan, asteburuko bigarren hardcore eta punk hitzordua izango da. Izan ere, Vitesse ( HC melodikoa, Bilbo); Krimen y kastigo (Punk, Basauri) eta 28 eskupitajos de semen (Punk, Bilbo) taldeek joko dute gaztetxean.

Basauriko gaztetxeko ospakizun hauekin loturiko xehetasun guztiak txarraska.org webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button