BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak” izeneko ekimena bueltan da

Bilboko Udalak Santutxuko Bertso Eskolarekin batera, Udaberriko Bertso Saioak izeneko ekimena antolatzen du urtero. Guztira hiru saio egingo dira Santutxuko Karmelo plazan maiatzaren 4, 11 eta 18an, larunbatetan. Eta hilak 24, ohiko bertso-poteoa egingo da, 20:00etan, Karmelo plazatik hasita.

Edizio berri honetan 14 bertsolarik hartuko dute parte, zazpi emakumek eta zazpi gizonek, eta horietarik zortzi Bizkaikoak dira.

Joan den astean abiatu zen bertso-programa. Oihana Bartra, Maialen Lujanbio, Aissa Intxausti eta Beñat Gaztelumendi aritu ziren. Larunbat honetan, hilak 11, Jone Uria, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Aitor Etxebarriazarraga arituko dira.
Datorren astean, maiatzak 18, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Zipitria, Alaia Martin eta Julio Soto bertsolarien txanda izango da.

Azkenik, ohiko bertso-poteoa maiatzaren 24an, ostiralean, izango da, eta 20:00etan hasiko da Iker Uribarrenek gidatuta eta Jon Maia eta Onintza Enbeitia partaide direla.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button