
Nicholas Nixon argazki erakusketa aurkeztu du Rekalde Aretoak. Mapfre Fundazioak eta Rekalde Aretoak antolatutako atzera begirako honek ia 200 irudi biltzen ditu, eta irudiotan gizakien gaineko begirada sakon eta unibertsala azaltzen da.
Nixonen begirada humanistak gizakion egunerokotasuna eta bere esperientzia bitalak, (maitasuna, intimitatea, zahartzea, mina edo zoriona) modu zuzenean, eta hein batean, magikoan, irudikatzen ditu.
“Erakusketak bere serie nagusien bidaia kronologikoa proposatzen du, eta tartean dira Brown ahizpen urteko erretratu ospetsuak. Guztien bidez, argi geratzen da Nixonen lanak etikaren, estetikaren eta bizitzaren arteko lotura etengabea bilatzen duela, eta ikuslea hurbiltasunaren, denboraren eta gure ahultasun partekatuaren inguruan hausnartzera gonbidatzen duela.”
Nicholas Nixon Detroiten jaio zen 1947an, eta bere argazkiak mundu osoko bilduma ospetsuenetako batzuetan daude, hala nola New Yorkeko MoMAn, Washingtongo National Gallery of Art galerian, Houstongo Museum of Fine Arts museoan, San Frantziskoko Museum of Modern Art museoan, Cambridgeko Fogg Art Museumean, Bostongo Museum of Fine Arts museoan edo Parisko Maison Européenne de la Photographie zentroan.



