
Kresala Zineklubak martxorako bost saio prestatu ditu. Ernst Lubitsch zinemagileei eskainitako atzera begirakoak jarraipena izango du, eta hala, bihar, hilak 3, Desing for living (1933) filma izango da ikusgai: “George Curtis margolariak eta Tom Chambers antzerkigileak pisu bat partekatzen dute Parisen, eta Gilda Farrell ezagutzen dute hiri honetara doan trenean. Biak berehala maiteminduko dira berarekin, eta, Gilda ez denez gai bietako bat erabakitzeko, menage à trois bat bizitzea erabakiko dute”.
Horretaz gain, Brasildik eta Kanadatik ekarritako ekoizpenak ere erakutsiko dituzte. Hala, datorren astean, hilak 10, Manas (Marianna Brennand Fortes, 2024) ekoizpen brasildarra pantailaratuko da. Martxoaren 24an, Kresala Zineklubak Americana Film Fest-ekin elkarlanean antolatutako saioa hartuko du, eta Kanadatik datorren Blue Heron (2025) ikusteko aukera egongo da. Azkenik, martxoaren 31n, Americana Film Fest-ekin elkarlanean, Folichonneries (Eric Boulianne, 2025) lana pantailaratuko du Kresala Zineklubak.
Park Chan-wook hegokorearrari buruzko atzera begirakoak ere aurrera jarraituko du. As-ha-ssi (2016) filma emango dute. “1930eko hamarkadako Koreara eramango gaitu filmak, japoniar koloninazioaren garaira”.
Betiko legez, Donostiako Gros auzoko Trueba zinema-aretoan egingo dituzte emanaldiak, asteartetan, 19:30etik aurrera.
Datu guztiak Kresala Zineklubak dauzka.



