MUSIKA

“Melomaniak” solasaldi-zikloa, Montehermoso Kulturunean

Martxoko astelehen guztietan, 19:00etan, Melomaniak solasaldi-zikloa antolatu da Montehermoso Kulturunean. Programaren koordinazioaz Garbiñe Ortega arduratuko da, Elías Querejeta Zine Eskolan komisarioa eta zine- komisariotzako irakaslea dena.

Melomaniak kulturaren arloko pertsona esanguratsuekin egingo diren solasaldi-zikloa da, beti ere, musikaren inguruan. Gonbidatuekin musikaz hitz egingo da “inspirazio gisa edo babesleku gisa ulertuta”. Hitzorduetan artistak, idazleak eta pentsalariak inspiratzen dituen musika izango da protagonista.

Gaurko (martxoak 2) solasaldia Karmele Jaiorekin antolatu da. Datorren astean, martxoaren 9an, Ramón Andrés, idazlea eta 2021eko Saiakera Sari Nazionala bertaratuko da. Martxoaren 16an, Aránzazu Calleja musikagilearekin ondu da hitzordua. Martxoaren 23an, Christina Rosenvinge, abeslari eta sortzaileak parten hartuko du zikloan, eta martxoaren 30an, Niño de Elche musika garaikideko artista interesgarriarekin egoteko aukera egongo da.

Xehetasun guztiak: Melomaniak

Show More

Related Articles

Back to top button