
Animadebak animazioaren sorkuntza garaikidea bultzatu eta talentu berriei ikusgarritasuna ematea du helburu.
Animadebak jaialdiaren 19. ediziorako lanak bidaltzeko epea ireki du, eta parte hartu nahi duten sortzaileek apirilaren 1era arte izango dute beren lanak bidaltzeko aukera. Deialdia nazioartekoa da eta izen-ematea guztiz doakoa izango da, eta izen-ematea Filmfreeway plataforma bidez egin beharko da.
Jaialdia irailaren 9tik 12ra bitartean egingo da Deban, eta aurten ere hiru sail nagusitan lehiatuko dira horra ailegatuko diren lanak: Sail Ofiziala, Zuzendari Berriak EHU eta Panorama.
Lanok gehienez 20 minutuko iraupena izan beharko dute.
Informazio guztia jaialdiaren web orrialdean.



