MUSIKA

“Bilbao Metal Pop-Rock” ekimenean izena emateko epea zabalik

Bilboko Udalak igande honetan, maiatzak 12, aurtengo Aste Nagusiko Bilbao Metal Pop-Rock erakusketaren 37. edizioan parte hartzeko izena emateko epea irekiko du. betiko legez, eta udako giroa gehiago berotzeko, musika-erakustaldiak zortzi egunez bilduko ditu Bilborock aretoan tokiko hainbat talde. Izena emateko epea ekainaren 5ean amaituko da.

Udalaren webgunearen bidez, Bizkaian bizi diren bakarlariek eta lurralde historiko honetan erroldatutako kide bat gutxienez duten taldeek deman dezakete izena.

Aurreko edizioetan bezala, erakusketak metal, pop-rock, folk, rap, hip-hop eta abarren barruan dauden musika-estilo guztiak onartuko ditu, jazza izan ezik. Eta konatuan hartuko da emakumeek osatutako taldeak eta euskaraz egindako lanak.

Parte hartu nahi duten taldeek eta artistek, inprimaki bat betetzeaz gain, hauek aurkeztu beharko dituzte: 4 kanta, MP4 edo wav formatuan; argazki bat, jpg, bmp edo png formatuan; artistaren edo taldearen historia, doc, docx edo pdf formatuan.

Kazetariek eta musika kritikariek osatutako epaimahaiak 15 talde aukeratuko ditu eguneroko bi kontzertuetako batean parte hartuko dutenak.

Xehetasun guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button