
Abadiñoko Koba Live jaialdia irailaren 20an egingo da musikarik potenteena egiten duten taldeen parte-hartzearekin. Gainera, euskal metalean erreferentziazkoak eta hard-rock eszenako taldeak ere hurbilduko dira: Asgarth eta Moonshinerds taldeak.
Asgarth 1997an Añorgan sortu zen taldea da. Boskotearen hastapenetan entzuleen saria eskuratu zuen Gaztea Sarietan, Jainkoen Egoitza (1999) lanari esker. Hiru disko gehiago egin zituzten, eta 2007an taldeak behin-behinean utzi zituen oholtzak. 2020an, berriz juntatu ziren eta 2022an bosgarren diskoa kaleratu zuten, Zeldatik izenekoa.
Moonshinerds orain dela 16 urte sortu zen, 2009an hain zuzen. 10 urte igaro ziren Durangon errotutako taldeak lehen lan propioa kaleratu zuen arte, taldearen homonimoa. Aurten, jaialdiko oholtza zapaltzeko irrikaz daudela adierazi dute.
Talde bi horiekin batera beste askok kontzertu ederra egingo dute, tartean, Eclipse, Wolfheart, Suicidal Angels, The Electric Alley edota Before The Dawn.
Jakingarri guztiak Koba Livek dauzka.