MUSIKA

EZEZEZ taldearen kontzertua Bilboko Kafe Antzokian

EZEZEZ laukote bilbotarrak maiatzean kaleraturiko Kabakriba disko berria Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko du ostiralean, hilak 19. Taldeak makina bat tokian burutzen ari den biraren barruan hitzordu garrantzitsua izango dela adierazi du. “Aurreko urtean Kutxa Beltzan emon gendun kontzertua urte bete beranduau errepikatuko da beheko partean, egun berean jende gehiagogaz ta disko barriagaz. Holango gauzatxuek ilusiñoa iten dozkue”.

EZEZEZ 2022 urte inguruan eratu zen Unai Madariagaren bultzadaz, honek disko bat kaleratu ostean. Sasoi hartan sorturiko kantuak ingelesez egiten zituen taldeak, baina hizkuntza hori aparte utzi eta euskaraz kantatzen hasi ziren. Aldaketa horrekin batera etorri zen Katuzaldia diskoa, bira luze batean makina bat jaialdi, herri eta hiritan zabaldu zutena, eta sekulako kritika onak jaso zituena.

Orain, Kabakriba kaleratu du taldeak, estudioko hirugarren diskoa. Lan berria zabaltzeko bira luzea egiten ari dira eta oraindik aurretik hitzordu dezente dute. Paris ere bisitatuko du taldeak. Baina gertuko zita ostiral honetan izango da.

Larunbatean ere jo eta su arituko dira Mendaroko Gararock jaialdiaren barruan Bobbi Relac ,Arima Soul, Silitia, Pinpilinpussies, eta Los Chicos taldeekin batera.

Harrapatuko zaituzten musika dakar Kabakriba lanak, eta asteburu honetan entzuteko abagunea izango duzue. Ez hutsik egin, sarrerak agortzear daude!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button