
Ados Teatro antzerki konpainiak antzezlan berria estreinatuko du Donostiako Antzoki Zaharrean, urriaren 3 eta 4ean euskarazko bertsioan eta gaztelaniazkoan 5ean.
Obra hau benetako bakardade-testigantzetatik abiatuta sortutako ikuskizuna da. Izenburuak azken 35 urteetan Ozeano Bareko hainbat tokitan grabatutako soinu bitxi baten frekuentziari egiten dio erreferentzia, balea urdin baten kantuaren antzekoa. Baina balea urdinak 10 eta 39 hertzio arteko frekuentzian komunikatzen dira, eta “balea bakarti” honen ahotsa, 52 hertzioan bibratzen duena, espeziearen entzumen-mugatik kanpo geratzen da.
Dirudienez, “52 hertzioko balea” jaiotzez gorra izan daiteke, eta horregatik ez zuen inoiz ikasi bere kantuak frekuentzia egokian emititzen. Ez da beste balearik bere deiari erantzuteko gai. 52 hertz “balea bakarti” horren metafora bihurtzen da gizarte-isolamenduaren sinbolo gisa, eta bakardade desiragabea pairatzen ari diren edo jasan duten pertsonen inguruko ikuspegi poliedrikoa eskaintzen du antzezlanak, elkar gurutzatzen diren bizipenak ehunduz, non batzuk besteengan eragiten duten.
Egileak Garbi Losada eta José Antonio Vitoria izan dira. Interpreteak Joseba Apaolaza, Ainhoa Aierbe, Dorleta Urretabizkaia, Martxelo Rubio, Amaia Irazabal eta Aitzol Iraola izango dira.