ESZENA

“El Fantasma de la Ópera” musikal arrakastatsua udan ikusgai

Arriaga Antzokiak ikuskizun musikal handi bat eskainiko du uda honetan, abuztuaren 14tik irailaren 15era arte. Andrew Lloyd Webberren musika duen ikuskizuna lau astez egongo da Arriagako programazioan, Aste Nagusia barne.

El Fantasma de la Ópera obrak artista talde bikaina biltzen du. Federico Belloneren zuzendaritza eszenikoa eta Julio Awaden zuzendaritza musikala ditu, eta, 1986an Londresko West End-ean estreinatu zenetik, 41 lurraldetako 160 milioi ikusleren aurrean antzeztu da.

Pieza famatuaren bidez maitasuna, heriotza eta hondamendia uztartzen dituen istorio zirraragarria ezagutuko duzue.
Bertan, “antzerki bateko erraietan mundutik ezkutatuta bizi den musikaren jenio baten eta Christine izeneko ahots zerutiarra duen neska gazte baten arteko amodioa gertatzen da. Gai izango al da Mamuaren sorginkeriari aurre egiteko, edo haren mundu ilun eta erokeriaz betera eramango du?”

Informazio gehiago: Arriaga Antzokia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button