
Txuspo Poyo (Altsasu, 1963) artistaren Anónima erakusketa ikusgai izango duzue Azkuna Zentroan maiatzaren 17ra arte. Erakusketak Txuspo Poyok 1990eko hamarkadatik gaurdaino egin dituen proiektu artistiko gehienak biltzen ditu, eta bertan argi jasotzen dira bere lanen sormen-ibilbidea, eta metodologia eta baliabide materialak, formatuak eta lengoaia garaikideak erabiltzean berrikuntzarako duen gaitasuna.
Txuspo Poyok zinema, bideo, argazki eta instalazioak osatu eta sortu ditu bere ibilbidean, “kulturaren, teknologiaren eta politikaren arteko elkarguneak” aztertzeko xedez. Errealitatea eta fikzioa zalantzan jartzen ditu bai eta zientziaren eta mitologiaren, iraganaren eta orainaren arteko mugak ere, eta “sortzen duen narratiba bisualak gogoeta piztu nahi du aginpideak, eratorritako kontrol-mekanismoek eta historia garaikideak sortzen dituzten loturei buruz”.
Anónima da orain arte Txuspo Poyoren lanari buruz egin den erakusketarik zabalena, sakonena eta esanguratsuena. “Gonbidapen bat da bere obraren sakontasuna eta konplexutasuna berriz deskubritzeko, eta ulertzeko nola aurreratu dituen orain arte garaikidearen eta kultura globalaren muinean dauden funtsezko eztabaida asko”.
Azkuna Zentroak ditu xehetasun guztiak.



