ESZENA

“Lautan Hiru” antzerki-jaialdiaren hirugarren jardunaldia

Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatutako Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren zortzigarren edizioa abian da. Otsailean, ostegunero, zortzi  ikuskizun eskainiko dira guztira BIRA, Café Bar Bilbao, 7Katu gaztetxe, AEKren Kalderapeko eta Euskaltzaindiaren egoitzan.

Gaur, otsailak 19, 19:00etan, Euskaltzaindian, Hautagaia ikusteko aukera egongo da. Protagonistak Pantzo Hirigarai, Mizel Sarratia, Beñat Bidegain, Peio Larre, Armand Jaunarena eta Anje Duhalde dira.
Horren ostean, 20:00etan, Kalderapekon,  Gehibat konpainiak (Eider Villalba-Kimetz Etxabe) Zazpi urte eta erdi pieza eskainiko du.

Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartearekin (EHAZE) batera, 2022an Ikusle Kluba antolatu zen estreinakoz. Aurten ere esperientzia hori errepikatuko da, eta ikusleek antzerkilariekin hitz egiteko aukera izango dute. Bi ikuskizun hautatu dira horretarako, Igogailu batean amaitu zen mundua (AmaHiru konpainiarena), eta otsailaren 26an, 7Katu gaztetxean emango den Adriene-Bergson-Johnson bakarrizketa (Itzuli konpainiarena).

Egitarauaren gaineko xehetasun guztiak: Lautan Hiru.

Show More

Related Articles

Back to top button