ESZENA

Bilboko 2026ko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

Bilboko 2026ko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia (Bilbao TX Fest 2026) azaroaren 14tik 22ra bitartean egingo da. Aurten, 45. edizioa ospatuko dute eta bertoko zein nazioarteko konpainia ugari bilduko ditu bere programazioak.

Aurtengo egitaraua Deustuko La Fundicion, Basurtu, Errekalde eta San Frantziskoko udal zentroetan, Hika Ateneo, Zabalgune eraikina eta Pabellón 6 aretoan egingo da. Gainera,
jaialdiak Arrigorriaga, Basauri, Derio, Larrabetzu, Lezama, Barakaldo, Muskiz eta Natxitua-Ea herriak bisitatuko ditu.

Kanpoko konpainiak ere etorriko dira Hungaria, Italia, Frantzia eta Murtziatik. Bertan parte hartuko duten taldeak honako hauek dira: Gorakada, Bence Sakardi,  Laenananaranja, Compañía Pelele, Teatro Silfo, Pantzart, Los Titiriteros de Binéfar, Taun Taun Teatroa, Teatro Tantura eta Josu Cámara. Horiek guztiek 35 ikuskizun eskainiko dituzte, eta zazpi pieza estreinaldiak izango dira hemen.

Ohiko emanaldiez gain tailerrak, topaketak eta jarduerak bereziak izango dira, adibidez, erakusketa interaktibo bat ere antolatu da, Títere y Ritual: Dar cuerpo a lo invisible izenekoa Txotena Gunean, azaroaren 14tik 22ra bitartean.

Egitaraua osoa: Bilbao TX Fest.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button