
Egunotan egiten ari da Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren Zinebi Expressen 18. edizioa, non parte hartzaileek gehienez hiru minutuko film labur bat grabatzeko erronka hartzen duten.
Zinema eta ikus-entzunezkoen arloko Graduko eta Lanbide Heziketako 100 ikasle baino gehiago bildu ziren azaroaren 5ean, TUMO Bilbao-Bizkaia zentroan egin zen ekimenaren aurkezpenean. Lehiaketa horrek parte-hartzaileei erronka berezi bat proposatzen die: gehienez hiru minutuko film labur bat asmatu, grabatu eta muntatzea lau egunetan. Lehiaketa azaroaren 5ean hasi zen, eta taldeek gaur, azaroaren 9an, beren lanak amaituta entregatu beharko dituzte.
Erronkak haien sormena, inprobisatzeko gaitasuna eta talde-lana proban jarriko ditu, film baten ekoizpen-prozesuko fase guztiak denbora mugatuan egiteko.
Zinebi Expressek hiru sari banatuko ditu: 800, 600 eta 400 eurokoak, hurrenez hurren. Gainera, saritutako taldeek ZINEBI 68rako akreditazioak jasoko dituzte, eta Jaialdiaren jardueretan parte hartu ahal izango dute. Jaialdia azaroaren 20tik 27ra bitartean egingo da.
Egindako film laburren proiekzioa eta sari-banaketa azaroaren 23an, astelehenez, goizez egingo dira, Bizkaia Aretoa-EHUko Mitxelena Aretoan.



