
La Intrusa euskal konpainiak Este himno llevará la palabra euforia ikuskizuna egingo du gaur, hilak 5, 19:00etan, Dantzaldia jaialdiaren esparruan. Dantza Sari Nazionala lortu zuen konpainia arabarrak 2015ean, eta hiru hamarkadaz dantza garaikidean egindako ibilbidea ospatzen ari da.
Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaoko entzunaretoan, La Intrusak ikuskizun berria estreinatuko du Bizkaian, eta hala, euskal konpainiak hogeita hamargarren urteurrena ospatuko du pieza horren eskutik.
Obran dantza, antzerkia, musika, hitza eta irudia uztartzen dira, belaunaldi eta sentsibilitate ezberdinetako zazpi dantzariren bidez: Carmen Fumero kanariarra, Alexis Fernández galiziarra, Helena Wilhelmsson suediarra, Euskadin bizi dena, Rosa Guri eta Iván Montero nafarrak eta La Intrusaren sortzaileak, Virginia García eta Damián Muñoz gasteiztarrak, muntaketaren zuzendari ere badirenak.
Beraiek dioten bezala, “ereserki bat ez da bakarrik kantatzen, beste batzuekin baizik. Beste gorputz batzuk, beste ahots batzuk, beste arnasketa batzuk behar ditu. Etengabe beldurrera edo desengainura garamatzan mundu batean, beste batzuekin sortzeko eta gozatzeko elkartzeak badu matxinadaren kutsua”.



