ESZENA

Santurtzik Antzerki Jaialdiaren 47. edizioa

Santurtziko Antzerki Jaialdia urriaren 31an hasi eta abenduaren 3an amaituko da, eta bere 47. edizioan 19 ikuskizun bilduko ditu Serantes Kultur Aretoan. Programazioan 5 euskal konpainia, Estatuko 13 eta nazioarteko bat egongo dira. “Alderdi horretan ere estilo, genero eta publikoa harritzen eta hunkitzen jakingo duten proposamen aldeko apustu garbia egin da”.

Jaialdiak Adolfo Fernandez aktore, zuzendari eta sortzaileari egingo dio omenaldia, bere ibilbide osoa eta Serantes Kultur Aretoarekin izandako lotura aitortzeko. Hain zuzen ere, omenaldia jaialdiaren hasieran egingo da, urriaren 31n,  berak zuzendu eta K Producciones taldeak egingo duen Sensación Térmica piezarekin. Musikaz betetako lana da,  baina, baita zarataz eta disonantziaz ere. Maitasunaren izenean baimentzen eta justifikatzen den ispilu da. Edo, hobeto esanda, maitasunarekin nahasten dugunarena.

Beste proposamen berezietako bat Pina Bausch-en Udaberriaren Sagaratzea (La consagración de la primavera) da, zeina azaroaren 29an eskainiko den Roger Bernaten zuzendaritzapean. Dantza-proposamen berritzailea goitik behera. Bertan publikoa izango da protagonista nagusia, eta bai euskaraz eta bai gaztelaniaz hartu ahal izango da parte.

Abenduaren 3an azken saioa egingo du Ados Teatroak Garbi Losadak zuzendutako 52 Hertz piezarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button