
Bertsolari gazteen plazaratzea indartzeko, urrian, Danon plaza izeneko bertso zirkuitu berria abian jarri dute Bizkaian.
Lehiarik gabeko bertso zirkuitua da, eta saioetan bertsolari gazteekin batera Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistek (Aitor Bizkarra, Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti, Txaber Altube, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarraga) kantatuko dute.
Saioak urriko eguen arratsaldeetan dira, eta saio bi egingo dira egun horretan. Gaur, 19:00etan, azken saioak egingo dira Bilboko Mirigorri elkartean eta Zornotzako Zelaietan Zentroan.
Hemen dituzue bertsolarien izenak eta bestelako informazioa.



