IKUS-ENTZUN

Eraldatzen ari den herrialde baten kontakizunak

Trantsizioko Zinemagileak izenburupean, Azkuna Zentroak zinema ziklo bat jarri du abian,  kontu instituzionalaren eta marjinalaren artean, kontu intimoaren eta politikoaren artean, eta oinordetzan jasotakoaren eta etortzeko denaren artean dagoen tentsioa haizatzeko.

Trantsizioko zinema “berrikuntza estetikoa baino askoz gehiago izan zen. Espazio komun bat zabaldu zuen, ordura arte ezkutuan edo zapalduta egondako errealitate batzuk ikusarazteko: memoria politikoa, desira, indarkeria, autoritatea, familia-eredu berriak, desengainua eta eskuratu berriko askatasuna. Carlos Saura, Pilar Miró, Eloy de la Iglesia eta Pedro Almodovar zinemagileei esker, pantailak beste estatus bat hartu zuen, eta herrialdea beste modu batez hasi zion bere buruari begiratzen. Berrogei urte geroago, gai haietako askok indarrean jarraitzen dute. Oraindik eztabaidagai eta gogoetagai dira memoriaren eta ahanzturaren arteko harremana, bizikidetzaren mugak, lurralde-tentsioak, desberdintasunak eta zainketek behar duten lekua. Aldatu egin da begiratzeko modua”.

Zikloak sei film funtsezko biltzen ditu: Cría cuervos (1976) Carlos Saurak eginikoa; Pilar Mirók zuzendutako El crimen de Cuenca (1980) filma; Josefina Molinak zuzendu zuen  Función de noche (1981); Eloy de la Iglesiaren El diputado (1978); Cecilia Bartolomeren Vámonos, Bárbara (1978) filma; eta azkenean, ¿Qué he hecho yo para merecer esto? Pedro Almodóvarrek (1984) eginikoa.

Egunotan pantailaratuko diren lan horien nondik norakoak: Azkuna Zentroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button