
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa larunbatean jokatuko da Donostia Arena-Illunben, 17:00etatik aurrera.
Ander Aranburu Arriola izango da saioko gai-emailea eta sei bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Agin Laburu Rezola, Aitor Mendiluze Gonzalez , Aner Peritz Manterola, Joanes Illarregi Marzol, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar.
Larunbateko saioa 17:00etan hasiko da, baina ezin baduzue bertatik ikusi, Bertsoa.eus-en, ETB 2 ON katean eta ETB ON plataforman bitartez ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.



